eus | cas

Durango-ko "Tabira" Musika Banda

1995. urtean sortutako elkarte kulturala da, Durangoko Musika Banda Munizipalaren jarraipen bat dugu, gure herrian oso maitatua dena eta jadanik ehun urte bete dituena.

1885. urtea baino lehenago sortutakoa dugu banda hau, nahiz eta geroago, Durangon musika banda bi egon ziren.

Bere bizitza luzean, zuzendari eta musikari asko izan dira banda honetan, baina batzuen  artean aipagarrienak hauek ditugu:Bartolomé de Ertzilla, Bernardo Gabiola, Millán Elguea, Cristóbal Marín edo Victor de Olaeta jaunak

Gaurko Zuzendaria

Miguel Arbelaiz

Miguel Arbelaiz San Román

Irunen jaioa, bere ikasketa musikalak Diego Alonso Rodríguez Jaunarekin (Bilbo Orkestra Sinfonikako Kontrabaxujolearekin)  hasi zituen zortzi urter zituela. Tronboi eta Tuba ikasketak Frantzian egin zituen eta Urrezko Domina eman zioten Irizkidetasunagaitik Goi Mailako Ikasketak bukatzean André Lassus irakaslearekin. Zuzendaritza ikasketak ere egin zituen. Hamar urterekin"Irun Hiri Musika Banda"n sartu zen non hamasei urterekin Tronboi bakarlaria izan zen. Hamairu urterekin "Donosti Hiriko Banda"n sartu zen non bonbardino bakarlaria izan zen. Zuzendari bezala, hamabi urterekin, "Irungo Gazte Banda" zuzendu zuen. Hamasei urterekin ibilaldi bat egin zuen Alemaniatik frantziar Banda batekin, zuzendari bezala ere. Hamazazpi urterekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoan postu bat lortu zuenoposaketa bidez. Batzuetan Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean aritu izan da, Iruñako Santa Zezilia Orkestarekin eta Euskal Herriko Kamara Talde batzuekin ere elkarlanean aritu izan da. Areatzako Banda zuzendu izan du noizean behin, ospe handiko banda Bizkaian . Halaber, Bilboko “Juan Crisóstomo Arriaga” Goi Mailako Musika Konserbatorioko Tronboi irakaslea da. Bi urteko ausentziaren ostean, 2001. urtean itzuli zen Banda hau berriz ere zuzentzera.

Helbidea: Landako Polikiroldegia, Behea, sala 2, 48200 Durango (Bizkaia) e-maila: info@bandadurango.net